XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

DDT-esnerik? Ez, eskerrikasko Italiako behiesne gehienetan pestizidak aurkitu dira eta giza-esnean askoz ugariagoak dira hondakin-kopuruak.

BIZI-KALITATEAREN Europa omen den horretarantz goazela noizean behin susto batzuk hartzen ditugu eta pentsatu ere pentsatzen dugu agintzen zaigun paradisu horrek zulo bat baino gehiago ez ote duen oraingoz.

Italiatik dator notizia. 15 herrialde italiarretatik jasotako 50 esne-txantiloi aztertzearen ondorioz bildu diren emaitzak kezkagarriak ezezik alarmagarriak direla esan liteke.

Epaiketa honetan 42 kondenatuak izan dira eta 6 soilik libratu dira.

Analisi teknika zehatz bezain sofistikatua den gaskromatografiaz baliaturik esnearen baitako pestizidak bilatu dira eta txantiloien %90an agertu dira.

Pestiziden presentzia 0,6tik 3 mikrogramotara bitartekoa izan da litroko eta bilatu nahi izan direnak soilik aurkitu dira, hau da klorurato saileko hamahiru mota ezberdin berauen arteko ezagunena DDT sonatua delarik.

Padovako Ecolab laborategiak burutu duen ikerketa honetan Lindano, Eptacloro, Endrin, Aldrin Dieldrin eta abar bezalako pestizidak ere agertu dira.

Nahiz eta orain 19 urte debekaturik egon DDT erabiltzea eta beste zenbait 16 urtez legez kanpokoak izan badirudi itzalgaizka erabili egiten direla.

Osasuna arriskutan Demagun italiar bakoitzak batezbeste urtean 84 litro esne edaten dituela.

Adibidez, Milanon edaten duten esnean aurkitu diren pestizida-kopuruen arabera, 846,7 mikrogramo edaten ditu kontsumitzaileak beraz 60 miligramo bizialdian zehar.

Zer dute klorurato zorioneko hauek? Pesticide Action Network (PAN) delakoak dozena zikinean sartuak dauzka eta 40 bat herrialdetan kontrolatzen eta erasotzen ditu.

Koipetan soilik disolbatzearen ezaugarria dute, eta esne osoak litroko 35 bat gramo koipe duenez gero berau da gizakiarengan bere presentzia neurtzeko jakirik aproposena.

40. urteetan hasi ziren erabiltzen intsektilkari eta antiparasitario gisa eta hurrengo hogei urteetan inolako mugarik gabe zabaldu ziren nekazaritzara eta malaria sortzen duen anofeles eltxoari erasotzeko.

Gerora konturatu ziren metatu egiten zela ingurugiroan (17 urte pasa ondoren %39 geratzen zela lurrean) txori batzuek ez zuten lortzen ugaltzerik bere arrautza-koskolaren azala mehegi bihurtzen zelako eta elika-katean biltzen zela gizakiarenganaino iristeko.

Clear aintziraren kasua Eltxo gogaikarriak akatzeko 1949-57 bitartean egundoko DDT-pestizida kantitateak erabili ziren Californiako Clear aintziran.

1960 urtean uretan aurkitu zuten pestizida-kopurua 0,014 partekoa zen milioiko baina aintzirako arrainez elikatzen ziren hegaztien koipetan 2.500 parte milioiko izateraino iritsi zen.

Eta elika-katearen azken maila den gizakiaren baitan zenbat pestizida metatzen ote da?.

1985-86 urteetan egindako ikerketen arabera zenbat eta adinez aurreratuagoa izan hainbat handiagoa dela gizakiak bere ehunetan duen pestizida kloratuen zenbatekoa.

Hesteak zurgatu ondoren kloruratoak metabolizatu egiten dira eta hein batean degradatu sustantzia kidetan.

Piskanaka ehun koipetsutan metatzen dira eta gerora nerbio-ehunetan ia lau urte behar izaten dira hasierako kopurua erdira jaisteko.

Orain arte animaliekin burututako ikerketen arabera sustantzia hauetariko asko kantzerogeno mutageno edo teratogeno gertatu dira.

Ama-esnea Padovako Ecolabek aztertu dituen lehen hamar ama-esne txantiloiek behi-esneak baino askoz pestizida klorurato kopuru handiagoak eman dituzte: 112 mikrogramotaraino iritsi dira litroko.

Baina hau ez da gauza berria.

Jadanik 1980 urtean FAOk esana zeukan nahiz eta DDT mugaturik egon herrialde askotan, giza esnetan agertzen ziren beronen hondakin-kopuruak askotan ugariagoak zirela OMSek 1969an eguneroko dosirako onargarritzat zituenak baino.

Baina haurrek ez dute esnea soilik hartzen.

Estatu Batuetan National Resources Defense Council (Baliabide Nazionalen Defentsarako Kontseilua) deritzon erakundeak 27 jaki aztertu ditu behi-esneaz aparte, 300 artean kantzerogenotzat jotzen diren 66 pestizidetarik zortzi soilik bilatu nahian eta ondorio hauetara iritsi da: bizitzako lehen bost urteetan dietak soilik 5.500tik 6.200 haur amerikarri kantzerra sortzen diela eskolaurre garaian dagoen 22 milioitako haur-populazio batean.